XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) biolentzia, erahilketa, gartzelak, konzentrazio zelaiak, nazismua...

Izatez, klase baten diktadura, bere hegemonia, beste forma politiko batzuen bidez ere eman daiteke erraz asko.

Errepublika eta demokrazia burgesa dira beharbada burgesiaren diktadura forma egokienak.

Estadu burges hau aldatu egin zitekeela pentsatzen zuen Marxek Manifestua idatzi zuenean; baina, Parisko Komunatik ateratako esperientziak kontuan harturik, laster konturatu zen Estadu burgesa desegina, deuseztua behar zuela izan, eta proletargoaren diktaduraz errenplazatua.

Egintza honen bidez, proletargoak iraul egin dezake gizartearen estruktura ekonomikoa, produkzioko erlazio burgesetatik erlazio sozialistetara pasatuz.

Manifestuaren delako zuzenketa honek astiroago aipatzea merezi luke.

Baina, Marx eta Engelsen pasarte bat besterik ez dugu jarriko: Komunak, hain zuzen, argi erakutsi du ez dela aski langile klasea Estaduaren makinaz jabetzea, bere helburu propioetara erabiltzeko (Manifestu Komunistaren 1872ko hitzaurrea).

Geroago, Leninek bere Estadua eta Iraultzako kapitulu gehienetan aipatzen du Manifestuaren zuzenketa ezin garrantzitsuago hau.

Ezartzen duen diktadura dela medio, proletargoak Estadu tipo berri bat eraikitzen du.

Baina, Estadu hau transiziozko Estadu bat baizik ez da.

1852an, J. Weydemeyer-i egindako karta batetan Marxek zioen: Nik berririk aportatu dudana zera demostratzea izan da: 1) Klaseen esistentzia produkzioaren desarroiloko fase batzuri baizik ez dela lotua, 2) Klase burrukak proletargoaren diktadurara daramala derrigorrez, 3) Diktadura hau ere klase guztien desagerpenerako eta klase gabeko gizarterako pasaialdi bat besterik ez dela.

Marxen eritziz, erreboluzio baten ondorengo Estaduaren estruktura probisionalak diktadura gogor bat eskatzen du.

1871an, Parisko Komunarekin identifikatu zuen proletargoaren diktadura.

Eta 1875an, Gothako Programa kritikatuz zera idazten zuen: Gizarte kapitalistatik gizarte komunistarako igarobidean, lehenbizikoa bigarrenean transformatze erreboluziogilearen periodoa tartekatzen da.

Periodo honi transizioaldi politiko bat dagokio eta beronen Estadua ez daiteke proletargoaren diktadura erreboluziogilea baizik izan.

Marxen testu teorikook ez ditzakegu mekanikoki errepika.

Egoera konkretu bakoitza behar da analizatu.

Marxen obretan ez dugu transizioaldiaren deskriziorik aurkituko.